CHEQ4, eguzki termiko instalazioen CTE betetzea balioztatzeko doako aplikazioa

Dibertsifikaziorako eta Energia Aurrezteko Institutuak (IDAE) eta Industria Termikoaren Eguzki Elkarteak (ASIT) CHEQ4 doako programa informatikoa garatu dute. Programaren helburua, tenperatura baxuko eguzki energia arloan parte hartzen duten eragile guztiei, Eraikuntza Kode Teknikoaren Energia Aurrezpenean sarturik dagoen HE oinarrizko baldintzaren, HE4 atalaren ezarpena eta ebaluazioa erraztean datza.

CHEQ4ari esker ur beroarentzat eta igerilekuen beroketarentzat eraikin batek eskatzen duen energia eskakizuna betetzeko ekoiztu behar duenaren gainean, sistema zehatz batek eskeintzen duen eguzki babesa lortuko du. Neurketa honetarako, konfigurazio bakoitzari lotutako proiektuaren gutxieneko parametroak sartuko ditu.

Eguzki-sistemaren estaldura lortu ondoren, programak, HE4ren baldintzak difinitutako gutxieneko eguzki-ekarpena kunplitu dela egieztatzen du; eta modu erraz eta azkar batean lortutako emaitzen txosten justifikatua eskuratuko digu.

Gainera CHEQ 4 programak, informearekin batera, egiaztapen-agiri bat sortuko du, non instalazioaren parametro nagusiak agertzen dira. Modu honetan parametro hauek, instalazioaren betearaztearen kontrolean inplikatuta dauden arduradunek, kontrolatuko dituzte.

Aplikazioak sortutako aldeko txostena nahikoa izango da, ikuspuntu energetikotik, HE4 atalean adostutako baldentzen kunplimendua bermatzeko.