Gipuzkoak mikrosare elektriko adimendun bat izango du erakunde eta tokiko enpresek bultzatuta

Gipuzkoako Foru Aldundia, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Gipuzkoa Aurrera, EAEko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterra (GAIA), IK4 eta JEMAk prentsa aurrean aurkeztu dute “iSare. Microgrid Gipuzkoa” proiektua, 2012 amaieran Gipuzkoako lurraldeari mikrosare elektriko adimendun bat edukitzeko bidea emango diona.

Mikrosare berria Donostiako Miramon Parke Teknologikoan kokatuko da, bertako teknologiarekin garatuko da eta sare mota horietara zuzendutako ekipamendu, produktu eta sistemak neurtu ahal izango dira. Hura martxan jartzearekin aukera bikaina sortuko da Gipuzkoa eta lurraldeko enpresak mikrosare adimendunen garapenari lotutako arlo teknologiko anitzetan kokatzeko, izan ere, maila globalean, sare horiekin erantzuna eman nahi zaie energia sektorearen oraingo erronkei.

Hala, sustatzaileek azaldu dutenez, i-Sare proiektuaren xede nagusia aplikazio erreala duen sare esperimental bat hedatzea da, erakusle gisa, “enpresentzat produktuak, ekipamenduak, sistemak, eragiketa eta mantentze prozedurak garatzeko plataforma gisa jardungo duena, etorkizunean merkataritzan aplikatzeko”. Plataforma horri esker enpresa guztiek garatu eta balidatu egin ahal izango dituzte etorkizuneko banaketa sareen gaitasuna hobetzeko ekipamenduak, lehen fasearen garapen faseak 24 hilabetetik beherakoak izanik.

Miramonen kokatutako sare esperimentalak hau izango du:

· Sistema elektromekanikoak: transformadoreak; behe eta goi-tentsioko babesak.
· Biltegiratzeko sistemak: bateriak, inertzia bolanteak eta supereroaleak.
· Sorkuntza sistemak: eolikoak, fotovoltaikoa, kogenerazio taldea, diesel generadorea eta erregai-pila.
· Mikrosare arkitektura, honako hauek eratutakoa: komunikazio azpiegitura elkarreragilea; kontrol zentroa; kontagailu adimendunak; eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak.

Proiektuko beste alderdi nabarmen bat Sarearen Adimena da. Hots, juxtu behar den energia kudeatzen eta kontsumitzen da, horixe da sistemaren alde ona.

Proiektua, 6.619.000 euroko aurrekontua baitauka Gipuzkoa Aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatuta –honek 2 milioi euro jartzen ditu- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoa Aurrerak bultzatu du eta GAIA-TEIC Klusterrak eta IK4k sustatu dute, proiektuaren gidaria JEMA enpresa izanik. Proiektuaren hasierako bazkideak dira hauek ere: Cegasa Internacional, Cidetec, Electro TAZ, Ingesea, Oasa Transformadores, Tekniker, CEITen lankidetzarekin.

Une “egoki-egokia”

Proiektuaren aurkezpenean, sare elektriko eraginkorrago baten kontzeptua sustatzea beharrezkoa dela ikusi da: sistema elektrikoaren galerak murrizteko, kontsumo erabilera eta behar berriei egokitzeko, energia iturri garbien alde apustu egiteko, sare elektrikoaren barnean informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko, eskaria ahalik eta ongien kudeatzeko, eta ibilgailu elektrikoa sartzea bideratzeko.

Proiektuaren aurkezpenean, sare elektriko eraginkorrago baten kontzeptua sustatzea beharrezkoa dela ikusi da: sistema elektrikoaren galerak murrizteko, kontsumo erabilera eta behar berriei egokitzeko, energia iturri garbien alde apustu egiteko, sare elektrikoaren barnean informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko, eskaria ahalik eta ongien kudeatzeko, eta ibilgailu elektrikoa sartzea bideratzeko.

“Erronka hauei erantzuteko sare elektrikoaren kontzeptu berria behar da: mikrosare adimendunak. Nahiz eta Gipuzkoak baduen gaur arte esperientzia propiorik mikrosareen arloan, sinetsirik gaude une egoki-egokia dela hau gaitasun hauek indartzeko, ‘sare elektriko berriaren iraultza’ errealitate globala baita, eta tokiko produktu propioekin erantzun behar baitzaio”, azpimarratu du Markel Olano ahaldun nagusiak.

Bide horretatik, Juan Tomás Hernanik, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko idazkari nagusiak nabarmendu duenez “iSare proiektuarekin, Gipuzkoak aukera dauka teknologia propioarekin mikrosare bat edukitzeko, eta horri esker, epe laburrean, produktu berriak sortu ahal izango ditu; epe ertainean aberastasuna eta enplegua bultzatuko ditu; eta epe luzera, energia efizientzia hobetuko du eta datozen beharretarako proba laborategi bat eratuko du”.

Bestetik, José Mª del Ríok, JEMAko zuzendari nagusiak, mikrosare adimendunen onuren artean aipatu ditu sarearen fidagarritasun handitzea, eskaria modu eraginkorrean kudeatzea, transmisio eta banaketa lineatan galerak murriztea, hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea; eta ingurumenari mesede egitea. “Mikrosare adimendunekin gainera hau lortzen da: kontsumo gorabeherak murriztea, energia soberakina sareari sartzea, etxe bakoitzean korronte hartunea automatizatzea eta mikrosarearen negozioa, eta ibilgailu elektrikoa txertatu eta hedatzea indartzea. Gainera, erabiltzaileak erabiltzeagatiko ordainketa, tarifa malguak eta hornidura urrundik kudeatzea balia ditzake” azaldu du.

Azkenik, Agustín Delgado Martínek, Iberdrolako Berrikuntza, Ingurumen eta Kalitateko zuzendariak, nabarmendu egin du etorkizuneko sistema elektrikoa, hasiera batean, orain dagoen azpiegitura elektrikoaren gainean eraikiko dela. Hala, hau esan du, gaur erabiltzen diren teknologiak (lineak, azpi-estazioak edo transformagailuak) bilakatuz joango direla eta teknologia berriei egokituz; adibidez mikrosare adimendunek “dauden sistemen efizientzia, kalitatea eta segurtasuna handituko dituzte eta sare elektrikorako arkitektura berria garatuko dute”. Delgadok sistema horiek garatzearen garrantzia azpimarratu du: “hornikuntza hobea izaten laguntzeaz gain, banaturiko sorkuntza eta berriztagarria txertatuko dute, ibilgailu elektrikoa eta antzerako ekimen berritzaileak sustatuko dituzte eta bezeroen parte hartze handiagoa bultzatuko dute”.//

Mikrosare Adimenduna definitzea

Noranzko biko argindar sorkuntza sistema da eta banatu egiten du argindarra hornitzaileetatik kontsumitzaileetara, teknologia digitala erabiliz eta sorkuntza iturri berriztagarriak sartuz, energia aurrezteko, kostuak murrizteko eta fidagarritasuna handitzeko.

Hauek dira eratzen dutenak: banaturiko sorkuntza sistemak; energia biltegiratzeko sistemak; kargak kudeatzeko teknikak; potentzia fluxua monitorizatu eta kontrolatzeko sistemak; eta prebentziozko mantentzea egiteko teknika eta prozedurak.