REPTILE PROJECT

Aimen Teknologia Zentroak dioenez, eguzki-zelulen ekoizpen osoaren %8 akatsarekin ateratzen dira lantegietatik. Duela gutxi iragarri duenez, “eguzki-zelula akastunetatik modulu fotovoltaikoak ekoizteko laser sitema” garatu du. Garatutako sistema Reptile izeneko I + G proiektuaren emaitza da eta berarekin Aimenen esanetan “industria fotovoltaikoak ekoiztutako zelula akastun guztiak berreskuratu ahal izango dira”.

Aimen Galiziako Zentro Teknologikoak, “fabrikazio-prozesuan zehar hondatutako zelula fotovoltaikoak berreskuratzeko garatu nahi duten laser gailua, eta honi esker ezaugarri hobeagoko eta formatu pertsonalizatutako modulu fotovoltaiko berriak ekoizteko” Europako I + G proiektu baten buru da. Hain zuzen ere aste honetan ikerketa abian jartzeko bilera ospatu zen zentroaren lokaletan O Porriño-ko herrian (Pontevedra, argazkian). Ikerketa honek Europar Batasuneko I + G Zazpigarren Esparru Programaren babesa jaso du, bertan Aimenek hainbat herrialdetako bazkide dauka.

Arazoa argi eta garbi identifikaturik zegoen: Industria fotovoltaikoak ekoizten dituen zelula akastunek –Aimenen esanetan– ekoizpen osoaren %8 suposatzen dute eta “Orain arte merkatuak ez zeukan baztertutako pieza horien bererabilpenerako inongo konponbide eraginkorrik”. Ba, galiziko teknologia zentro honen arabera, hori “orainarte” gertatu izan ohi da, ze Aimenek baieztatzen duenez zelula akastun horietatik “arkitektura-integrazioa (eraikinak, azpiegiturak, errotulazioa) guztien konponbideentzat, geometria pertsonalizatutako FV modulu berriak eta prezio baxuan gainera” ekoizteko aukera emango duen gailu berri bat garatu du.

Akastun zelulen bilketa sistema Reptile (Repairing of Photovoltaic Wafers and Solar Cells by Laser Enabled Silicon Processing) I + G izeneko proiektuaren emaitza, Europar Batasuneko I + G Zazpigarren Esparru Programaren nazioarteko ekimenaren babesa jaso, bertan Aimenek hainbat herrialdetako bazkide duelarik: ISC Konstanz, eguzki-energiaren ikerketan puntako zentro alemana; eta fotovoltaikaren arloko hiru enpresa; Solartec (Txekiar Errepublikakoa), Ingesea (Euskalduna) y Enopsys (Grekoa). Aimenek koordinatzen duen Reptile proiektuak, “kaltetutako eguzki-moduluei etekina ateratzen lagunduko duen utomatizatutako teknika eskaintzen du, laser teknologiaren bitartez balio handiko produktu berriak lortuz”, según el centro tecnológico gallego.

Pyme-ak eta laserra

Aste honetan Aimenek kaleratu duen adierazpen baten arabera, “gainera, teknika honen bitartez eguzki-energia industrian aktore berri bat jokoan ipini nahi da: enpresa txiki eta ertainak (pymeak), “beraien jardueraren arretan aplikazio fotovoltaiko pertsonalizatuetako eremu txikietan jarriko dutelarik”. Halaber, Aimenek gaineratu du, Reptilek “era berean laser ekipamenduen europar sektorearen inguruan negozio bide berri bat sortzen duela, modu hontan, gailu automatizatu honek ,jarduera eremu honetako aktore guztiengan, ekoizle, hornitzaile, instalatzaile, etab., ondorio positboak izango dituelarik”.

www.reptile-project.eu