Ehunetik zortzi zelula fotovoltaikok fabrikako akatsa dute

Aimen Teknologia Zentroak dioenez, eguzki-zelulen ekoizpen osoaren %8 akatsarekin ateratzen dira lantegietatik. Duela gutxi iragarri duenez, “eguzki-zelula akastunetatik modulu fotovoltaikoak ekoizteko laser sitema” garatu du. Garatutako sistema Reptile izeneko I + G proiektuaren emaitza da eta berarekin Aimenen esanetan “industria fotovoltaikoak ekoiztutako zelula akastun guztiak berreskuratu ahal izango dira”.

Gehiago irakurri

CHEQ4, eguzki termiko instalazioen CTE betetzea balioztatzeko doako aplikazioa

Dibertsifikaziorako eta Energia Aurrezteko Institutuak (IDAE) eta Industria Termikoaren Eguzki Elkarteak (ASIT) CHEQ4 doako programa informatikoa garatu dute. Programaren helburua, tenperatura baxuko eguzki energia arloan parte hartzen duten eragile guztiei, Eraikuntza Kode Teknikoaren Energia Aurrezpenean sarturik dagoen HE oinarrizko baldintzaren, HE4 atalaren ezarpena eta ebaluazioa erraztean datza.

Gehiago irakurri

Gipuzkoak mikrosare elektriko adimendun bat izango du erakunde eta tokiko enpresek bultzatuta

Gipuzkoako Foru Aldundia, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Gipuzkoa Aurrera, EAEko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterra (GAIA), IK4 eta JEMAk prentsa aurrean aurkeztu dute “iSare. Microgrid Gipuzkoa” proiektua, 2012 amaieran Gipuzkoako lurraldeari mikrosare elektriko adimendun bat edukitzeko bidea emango diona.

Gehiago irakurri