Eguzki-energia termikoa
Eguzki-energia termikoa energia eraginkor eta zabaldua da. Gainera behartua dago CTEren bitartez eraikin berrietan edo berristeko asmotan daudenetan sartzera. Errendimendu handienetarikoa duen energia da, amortizazio azkarra hasierako inbertsioarekiko.
INGESEAk daukan esperientzia eskaintzen digu, bai moduluen fabrikazioan eta giltza eskura erako zerbitzuetan eta baita, eraikinetako ekipamendu komertzialen instalazioan.

Giltza eskura fabrikazio lerroen diseinua
INGESEA bezeroen beharrak kontutan hartuta eguzki-modulu termikoen ekoizpen-lerroak diseinatzen ditu.
Arlo honetan INGESEAk, moduluen diseinua integratu eta lerro osoa definitzen du. Bezeroak eskatzen duten beharrei zuzenduta.
INGESEA kudeaketa osoa gauzatzen du, inbertsioaren arriskua murriztuz. Horretarako enpresa aholkulari bezala jardun dugu, bideragarri egiteko irizpideak definituz eta alferrikako arriskuak saihestuz.
Manuala edota erdiautomatikoa
Gure manipulatzeko ekipoak irtenbide perfektuak dira industria askotan. Produktibitate maila altuak lortzeko, eta produktuen manipulazioa okerrak eragindako arriskuak murrizteko, sistema automatizatuak eskainiz.
